jueves, 25 de octubre de 2007

"El Intermedio" saioaren kritika

Egunero, La Sexta katean bederatzi t`erdietan Gran Wyoming-en programa denboratxo alaia eta entretenigarria igarotzeko aukera eskaintzen digu. Ordu erdiko iraupena besterik izan arren, saioak kalitate handia du eta barreak guztiz ziurtatuta daude. Programa ia urtebete darama antenan eta pasaden astean -urriak 16, hain zuzen- bere ikuslegoaren errekord absolutua lortu zuen ia miloi ikusleen zifra magikoa erdiestuz. "El Intermedio"k errealitatearen eta hedabideen lanaren kritika egiten du, horretarako lau emakume ditu programak zeinek Wyoming-ekin batera kontakizunari erritmo bizia eta kutsu komikoa ematen diote azkenean programa ezinhobea lortuz. Definitutako formatua du saioak eta batzuetan elkarrizketaren bat burutzen da, baina normalean sekzio ezberdinen bidez gaurkotasuna aztertzen da era ironiko eta trufati batean. Gainera gehitu behar dugu, ateratzen diren kolaboratzaileak oso erakargarriak direla eta eguna alaitzen dutela. Laburbiluz, izugarrizko saioa aurkezten du Gran Wyoming-ek eta guztioi gaur gauen bertan ikustera gonbidatzen zaituztet.

No hay comentarios: