viernes, 14 de diciembre de 2007

Bideolanaren kokapena

Nire 2.ataza(bideolana) Youtube
gunean jarri dut nire bloggean ezin izan baitut zintzilikatu, eskerrik asko.
Angel Panzuela

jueves, 25 de octubre de 2007

"El Intermedio" saioaren kritika

Egunero, La Sexta katean bederatzi t`erdietan Gran Wyoming-en programa denboratxo alaia eta entretenigarria igarotzeko aukera eskaintzen digu. Ordu erdiko iraupena besterik izan arren, saioak kalitate handia du eta barreak guztiz ziurtatuta daude. Programa ia urtebete darama antenan eta pasaden astean -urriak 16, hain zuzen- bere ikuslegoaren errekord absolutua lortu zuen ia miloi ikusleen zifra magikoa erdiestuz. "El Intermedio"k errealitatearen eta hedabideen lanaren kritika egiten du, horretarako lau emakume ditu programak zeinek Wyoming-ekin batera kontakizunari erritmo bizia eta kutsu komikoa ematen diote azkenean programa ezinhobea lortuz. Definitutako formatua du saioak eta batzuetan elkarrizketaren bat burutzen da, baina normalean sekzio ezberdinen bidez gaurkotasuna aztertzen da era ironiko eta trufati batean. Gainera gehitu behar dugu, ateratzen diren kolaboratzaileak oso erakargarriak direla eta eguna alaitzen dutela. Laburbiluz, izugarrizko saioa aurkezten du Gran Wyoming-ek eta guztioi gaur gauen bertan ikustera gonbidatzen zaituztet.

jueves, 18 de octubre de 2007

6 ESTEKA ERABILGARRI

-Munduko irrati eta prentsa askoren hautaketa
www.omniinternet.com/
Webgune honetan eskuragarri dugu informazio ugari, hainbat esparruetarikoa. Irratiari eta prentsari dagokionez, zenbait egunkari eta irrati kontsulta ditzakegu, euren webgunea bisitatuz edo bere lana zuzen-zuzenenean ikusiz. Mundu osoko irratiak zein egunkariak eskuragarri ditugu hizkuntza guztietan, baina gure helburua gaztelanizko prentsa bilatzea bada, ondo gabil, webgune honek Espainia eta Hego Amerikako egunkari gehienak biltzen baititu.

-Nazioarteko telebista kanalak eskura
Toki bikaina dugu webgune hau, mundu osoko kanalak har ditzakegu era azkar eta erraz batean telebista ezberdinak ikusteko. Eskaintza izugarria da eta segundu batean munduko edozein telebista har ditzakezu zure ordenagailuren pantailan bertan berehala ikusteko. Ehundaka kanal biltzen ditu webgune honek eta Espainiako telebistaren eskaintza erraldoia da , honetan berrogei kanal inguru ikus ditzakegu eta.

-Espainiako irrati emisoren webgunea
www.radioes.net
Espazio honetan, Estatuko irrati ezberdinen zerrenda dugu, autonomi erkidego guztietako emisorak biltzen dira eta aukera dugu bakoitza entzuteko eta bere webgune propioan sar gaitezke baita ere. Hasierako orrialdean Espainiako mapa handi bat ageri zaigu eta ber gainean klik egin dezakegu eta honen bidez nahi dugun irrati kanalean egongo gara. Alor nazional zein lokaleko emisorak biltzen ditu eta hizkuntza ezberdinekoak baita ere, hala nola euskaraz daudenak, katalaneraz, galizieraz ...

-Espainiako telebista kanalak
www.virtual-spain.com/televisiones.html
Estatu osoko telebista kanalak eskaintzen ditu webgune honek, lurrezko telebistarenak zein analogikoarenk. Aukera ugari duzu toki honetan, denbora errealean Espainiako edozein kanal ikus dezakezu eta gainera era arin batean. Erkidego bakoitzeko telebista lokalak eskaintzen ditu eta edozein kanal tematikoa har dezakegu. Diseinua oso normala eta arrunta da eta edonork erabil dezake zailtasunik gabe, honek webgunearen erabilpena errazten du erabat.

-Prentsa, irrati eta aldizkarietako direktorioa
www.mediatico.com
Hiru alor ezberdin batzen ditu espazio honek, irratia prentsa eta aldizkariak. Nazioarteko izaera du eta edozein tokiko berriak bat-batean irakurri, ikusi edo entzun ditzakegu webgune honetan sartzerakoan. Gainera, Hegoamerikako telebistak eta irrati emisorak biltzen ditu eta nazioarteko prentsa gehiena guztia ez bada. Zenbait gaietan espezializatutako aldizkariak biltzen ditu baita ere eskaintza zabal hau borobilduz, klik batekin azkar-azkar kontsulta dezakegu edozein informazioa irratian, prentsan/aldizkarietan eta telebistetan bilatuz.

-Munduko egunkari guztiak, edozein herrialdearenak
www.mundoperiodico.com.ar
Izugarrizko webgunea dugu hau, informazio ugariarekin, lotura anitzekin, posibilidade askorekin ... Orrialde honetan prentsaren munduan nahi dugun guztia dugu, herrialde guztiak agertzen dira webgunearen aurkezpenean eta guk soilik aukeratu behar dugu nahi dugun herria eta ondoren lurralde horretako egunkarien zerrenda luzea agertuko zaigu. Prentsa guztia irakurtzeko aukera zabaltzen zaigu eta edozein hizkuntzatan, nazioarteko egunkari ia guztiak hemen ditugu eta aukera ezin hobea dugu herrialde ezberdinetako prentsa kontsultatzeko. Webgune erraldoia dugu beraz lotura ugariekin.